Emakume bat ospitalera eraman dute, Intxaurrondon auto istripu bat izan ostean
Istripu bat gertatu da Intxaurrondon, Zubiaurre pasealekuko Renfeko geltokiaren ondoan, eta 57 urteko emakume bat ospitalera eraman behar izan dute. 15:50ean gertatu da ezbeharra, aipatu emakumea zorabiatu, eta bere autoaren kontrola galdu duenean. Une horretan, beste auto bat atzetik kolpatu du, eta ondorioz, kolpatutako ibilgailuak hainbat metro egin ditu aurrera, pasealekuko 71. zenbakiko lorategira sartu arte. Beste auto bat ere kaltetua izan da, baina hor zihoazen pertsonak ez dituzte artatu behar izan.