Harrera Sarea euskarazko eta gaztelaniazko mintzapraktikak egiteko jendearen bila dabil
Hiritarron Harrera Sarea egoera zaurgarrian dauden pertsonei euskarazko eta gaztelaniazko klaseak emateko eta haiekin mintzapraktikak egiteko prest dauden pertsonak bilatzen ari da. Era berean, baliteke beste ikasgai batzuetako klaseak ere eman behar izatea. Lagundu nahi duten pertsonek redacogidaciudadana@gmail.com helbidera idatzi dezakete, edo 635-71 20 81 telefono zenbakira deitu (Ane).