Kalitatezko osasungintza publikoa aldarrikatu dute osasun zentroetan
Gaur goizean, Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroetan osasungintza publikoaren defentsan. Donostian, besteak beste, Donostiako Ospitalearen eta Amara Berriko osasun zentroaren aurrean egin dute protesta. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen babesarekin, bi greba egun egingo dituzte hilaren 25ean eta 28an. Horren harira, Osakidetzako egoeraren larritasuna salatu dute gaur. Urtarrilaren 23an egindako manifestazioen ostean, Osakidetzak eta Osasun Sailak “neurri bakar bat ere” proposatu ez dutela esan du LABek.
Otsailaren 25ean lehen arretan egingo dute greba eta 28an, Osakidetzaren esparru guztietan. Bestalde, hilaren 26an mobilizazioa egingo dute 12:00etan.
?✊? Amara Berri.#nikbaisinestendut #osasunpublikoa #satseeuskadi pic.twitter.com/B5WxeUaEsJ
— SATSE Euskadi (@SATSE_Euskadi) February 16, 2022