Anoeta futbol zelaia erabat bete ahalko da martxoaren 4tik aurrera
Espainiako Osasun Ministerioak erabaki du kirol eremuen edukiera %100era handitzea, martxoaren 4tik aurrera. Hori dela eta, Anoetako futbol zelaia erabat bete ahal izango da. Gaur gaurkoz, zelaien gehienezko edukiera %85ekoa da aire zabalekoak badira, eta %75ekoa, berriz, itxiak badira. Ligako 28. jardunaldian Realak eta Alavesek Anoetan jokatuko duten euskal derbia izango da %100 edukiera izango duen lehendabizikoa.