Astiñeneko zubiko bigarren pieza jarri dute
Astiñeneko zubia egiteko lanek aurrera jarraitzen dute, eta gaur goizean, Loiolako Erriberako pasealekuko aldean bigarren pieza jarri dute. Abenduaren 1ean, Egia kalearen aldeko egitura jarri zuten, garabi handi batekin. Gaur, ordea, garabi txikiago bat erabili dute pieza ibaian eta estribuetan jartzeko. Gainera, pieza muntatuta jarri da, eta ez dute piezaz pieza soldatu lehen piezarekin egin zen bezala.
Aurrerago, bi zatiak lotuko dituen estribuak jarriko dira erdiko zatian, eta zubi berriaren taula eta erremateak ekainean jarriko dituzte. Hilabete horren amaierarako erabilgarri egotea aurreikusten dute, eta orduan, Astiñeneko zubi zaharra eraitsiko dute.