Sofiane Pamartek Jazzaldian joko du
Sofiane Pamart pianoaren nazioarteko izarra Donostian izango da udan, Jazzaldian joko baitu uztailaren 23an. Artistak berak iragarri du bere sare sozialetan, eta Jazzaldiak baieztatu egin du, baita sarrerak apirilean salgai jarriko dituztela iragarri ere.
Pamartek 2018an abiatu zuen bere ibilbidea, eta musika klasikoa eta hip hopa uztartzen ditu pianoan. Lilleko (Frantzia) kontserbatorioko urrezko domina eskuratu zuen, eta hainbat disko argitaratu ditu, bere izenean zein raparen munduko beste artista batzuekin.