FACUAk Dbus salatu du, bezeroentzako doako telefono zenbaki bat ez izateagatik
FACUA kontsumitzaileen elkarteak Dbusen aurkako salaketa bat jarri du Kontsumobiden eta Espainiako Kontsumo Ministerioan, bezeroen arretarako doako telefono zenbaki bat ez jartzeagatik. Espainiako Estatuko hiriguneetako autobusen 51 enpresa aztertu ditu FACUAk, eta guztira 42ren aurkako salaketak jarri ditu.
Garraio enpresek bezeroentzako telefono zenbaki bat jartzeko betebeharra dute, eta hain zuzen ere, betebehar hori betetzen ote duten aztertu du FACUAk.