Olatu handiak espero dira gauerako
Babes Zibilak jakinarazi duenez, olatu handiak espero dira ostiral gauerako Donostian, eta, horregatik, abisu horia ezarriko dute 22:00etatik larunbateko 10:00ak arte. Ondorioz, ordu tarte horretan Pasealeku Berria ibilgailuentzako itxita egongo da, eta udalak nabarmendu du oinezkoek “arretaz” ibili beharko dutela.