Abisu horia ezarri dute olatuak direla eta
Olatu handiak, Pasealeku Berrian. Olatuak direla eta, Babes Zibilak jakinarazi du abisu horia ezarri dutela. Une honetan, Pasealeku Berria itxita dago ibilgailuentzat, eta 15:00etatik biharko 18:00ak arte pasealekua ibilgailuentzat ez ezik, oinezkoentzat ere itxita egongo da. Era berean, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxi dituzte.


