Azoraren blokeko bizilagun batzuen etxegabetzea gauzatu ez dela azaldu du Saretxek
Saretxe Groseko etxebizitzaren aldeko sindikatuak idatzi bat zabaldu du Ategorrieta hiribideko 43. eta 45. zenbakietako pisuen egoera azalduz. Izan ere, 43. zenbakiko pisu batean bizi ziren auzokideak bertan bizi ez direla azaldu dute, etxea utzi dutelako. Saretxek “hau ere kaleratze bat dela” salatu du: “Ezegonkortasun, beldur eta beharrak, hau da, biolentzia kapitalistak eragindako kaleratzea”. Horrekin batera, 45. zenbakian hilaren 18rako aurreikusita zegoen kaleratzea gauzatu ez dela nabarmendu dute: “Momentuz, auzokideak bertan diraute kaleratzea noiz emango ote den zain”.
“Argi dago Azora eta Inmobiliaraia Vascongada auzokideen erantzunaren beldur direla eta horren aurrean tentsioa sortzeko prozesua jarri dutela martxan, bizilagunak nekatu eta erantzun posibleak ekiditeko asmoz. Gurekin jai dute”, adierazi dute.