Beherantz doa positibo kopurua Donostian: astebeten 579
Joan den astelehenetik 579 kasu atzeman dituzte Donostian, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Astelehenean 93, asteartean 119, asteazkenean 98, ostegunean 96, ostiralean 72, larunbatean 64 eta igandean 37. 868,46koa da intzidentzia metatua, joan den astetik erdira jaitsi da.
Gaurtik aurrera larrialdi egoera bertan behera geratuko da EAEn, eta pandemiari aurre egiteko neurri gehienak bertan behera geratuko dira.
Joan den astetik aurrera, larrialdi egoera amaitzearekin batera, bertan behera gelditu dira salbuespen neurri gehienak. Jada ez da COVID pasaporterik eskatuko inon, eta edukiera eta ordutegi mugak ere bukatu dira.
Kalean maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa joan den astetik, ezta eskoletako jolastokietan ere. Maskarak soilik leku itxietan dira derrigorrezkoak.