Bizikletan ikasteko eta trebatzeko ikastaroak antolatu ditu Kalapiek
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bi ikastaro egingo ditu martxoan bizikletan ibiltzeko eta trebatzeko. Lehen saioa martxoaren 12an eta 13an izango da, eta bigarrena martxoaren 19an eta 20an. Egun bakoitzeko ordu eta erdiko saioa egingo dute. Gainera, bi txanda izango ditu saio bakoitzak: 10:00etatik 11:30era hasiberriekin, eta 12:00etatik 13:30era trebatzeko maila dutenekin.
Mundaizera doan errepidetik egingo dituzte ikastaroak, Tabakalera atzean dagoen zonaldean. Euria eginez gero, gertu dagoen plaza batera joango lirateke. Parte hartzeko prezioa 60 eurokoa da –30 euro ikasleak ordainduko ditu, eta beste 30 euroak Kalapiek jarriko ditu diru laguntzen bidez. Izena emateko, kalapie@kalapie.org helbidera idatzi behar da lotura honetan azalduriko datuekin.
Kalapiek egokiak diren bizikleta tolesgarriak jarriko ditu. Zerotik hasten direnentzako bereziki gordeko dituzte. Hala ere, ahal duten ikasleek beraien bizikleta eraman beharko dute.