Elena Arzakek Soriako Urrezko Boilurra jaso du
Sorian (Gaztela eta Leon, Espainia) Boilur Azoka egin dute, eta Donostiako Arzak jatetxe ezagunari eman diote VII. Urrezko Boilurra, onddo berezi hori modu erregularrean erabiltzen hasi zen lehenengo jatetxeetako bat izan zelako. Elena Arzak sukaldari donostiarrak jaso du saria, eta Soriako sukaldariekin zein boilurraren ekoizleekin partekatu du, osagaiaren alde egiten duten apustua eskertzeko.
Arzakek nabarmendu du txikitan “maitemindu” zela boilur beltzaren aromarekin. Izan ere, azaldu du 6 urte zituela hasi zela boilurra jaten, bere aitaren, Juan Mari Arzaken jatetxean “ezin zelako ezer sobratu”.