Ibaetako jaiak bueltan dira
Hemen dira berriz Ibaetako jaiak. Ez dute beste urte batzuetan bezain egitarau zabala prestatu, baina auzoa jai giroan murgilduko da berdin-berdin. Jarraian, egitaraua:
Martxoak 1, asteartea. Aingeru Zaindariaren ermitan:
- 11:00etan, meza.
- 12:00etan, salda eta hamaiketakoa, Estanga aita-semeak trikitilariekin.
- 12:45ean, Bertso saioa, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariekin.
Martxoak 5, larunbata:
- 09:15ean, Ibaetako historia eta bitxikeriak ezagutzeko ibilaldia, Josu Tellabide etnologo eta auzokidearen eskutik. Karlos Santamaria plazatik abiatuko dira.
- 12:00etan, Tomaxen abenturak taldearen Adi, grabatzen, ekin! antzerkia, Lau-Tximeneta frontoian.
Iaz ezin izan zuten jairik ospatu, baina Ibaetakoak ez ziren Aingeru Zaindariaren egunaz ahaztu, eta batzuk hara igo ziren hamaiketakoa egitera, baita balkoiak apaindu ere.