Istripu bat izan da Morlanseko biribilgunean auto eta motor baten artean
Udaltzaingoaren polizia etxea, Morlansen. Agurtzane Altuna Morlanseko biribilgunean, Udaltzaingoaren eraikinaren aurrean, istripua izan da 7:55ean, auto eta motor baten artean. Motorraren gidariak, 20 urteko gizonak, zauri arinak ditu eta ez dute ospitalera eraman.


