Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren festa, iruditan
Parte Zaharreko gaua argitu zuten kaldereroek larunbatean. Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak ohiko festa berreskuratu zuten.
Zuloaga Plazatik abiatu ziren, eta Parte Zaharreko hainbat lekutan aritu ziren kantuan eta zartaginak astintzen. Besteak beste, Sarriegi plazan, Koruko Andra Maria Basilika aurrean eta Bulebarreko kioskoan. Aurten, 50 urte bete dira kaldereroen festaren antolakuntza udalaren babespean egiten dela, eta festa are bereziagoa izan zen.
Aitzpea Leizaola kaldereroetako erreginak hedabide honi helarazitako argazkiekin osatu dugu irudi bilduma. Argazkiak Aitzpea berarenak, Usue Leizaolarenak eta Onintza Mokoroarenak dira: