Kontxako pasealekuko lanek %26ko gainkostua pilatu dute
Donostiako Udalak gaur onartu du Kontxa pasealekuan egiten ari diren lanen kontratuaren lehen aldaketa. Era berean, pasealekuko bidegorriaren proiektuaren laugarren fasea onartu dute. Hain zuzen ere, Zubieta kaletik Antiguako tunelera bitarteko 120 metro inguruko bidegorri zatia egingo dute. 666.644 euroko aurrekontua du eta hilabetez luzatu dute lanak bukatzeko epea. Hori dela eta, obra %26 garestitu da eta kostua 3,2 milioitik gorakoa da. Hasiera batean, lanak 2.559.060 euroren truke adjudikatu zizkioten Moyua enpresari.