Udalak bizikletentzako aparkalekuen kudeaketarako 70.000 euro bideratuko ditu
Donostiako Udalak lehiaketa publiko bat jarri du martxan bizikletentzako aparkalekuak kudeatzeko. Kontratuaren arabera, enpresa adjudikaziodunak aparkaleku moduluak eskuratu eta erabakitako lekuetan jarri beharko ditu, eta egun hirian daudenen mantenua egin beharko du. 70.000 eurokoa da aurrekontua eta urtebeteko epea du kontratuak.