Basque Culinary Centerrek gehiegizko pisua duten donostiarrak behar ditu, ikerketa baterako

Basque Culinary Centerren BCC Innovation gastronomiaren zentro teknologikoa ikerketa proiektu bat garatzen ari da, eta gehiegizko pisua edo obesitatea duten 55 eta 70 urte arteko pertsonak behar ditu horretarako, ahal dela, donostiarrak edo hiritik gertu bizi direnak. Hain zuzen ere, modu osasuntsuan kozinatzen ikasiko dute ikerketa prozesu horretan.
Sukalmena InAge du izena proiektuak, eta maiatzean dira hastekoak. Gehiegizko pisua edo obesitatea duten pertsonei modu osasuntsuan kozinatzeko eta, ondorioz, jateko tresnak ematea da proiektuaren helburua. Parte hartu nahi dutenek hemen eman dezakete izena.