DSS Market Plaza plataformak 140.000 euro lortu ditu tokiko merkataritzarako
Donostia Sustapenak abiaturiko DSS Market Plaza Donostiako merkataritzarako online salmenta plataformak sei hilabetetan 4.450 erabiltzaile ditu erregistratuta eta 4.400 produktu baino gehiago ditu salgai.
Ekonomia Bultzatzeko eta eta Merkataritzako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, nabarmendu duenez, “online plataforma bizirik egon den urte erdi honetan, 140.000 euroko salmentak sortu dira tokiko merkataritzan, eta erosketa bakoitzeko batez besteko prezioa 42€ eurotik gorakoa izan da. Plataforma hori, estatuan ezaguna dena, Donostiako tokiko merkataritza digitalizatzen laguntzeko erreferente gisa finkatu da, eta, horregatik, haren balioa berresten dugu orain, aukera, bonu eta hobekuntza berriak eskainiz”.
Guztira 209 saltoki daude plataforman sartuta, eta erosketen gehiengoa donostiarrek eginak dira (%42). Fakturazioaren bolumena kontuan hartzen elikadura, edertasuna-osasuna, moda, aisialdia eta kultura eta etxea eta dekorazioa dira nabarmentzen direnak. Batez ere, Erdialdeko eta Parte Zaharreko saltokietan izan dira erosketa gehien, baina Ekialdeko negozioetan salmentak igo direla nabarmendu dute. Horrez gain, plataformaren bidez kudeatutako eskaeren %88a establezimenduetan bertan jaso da, eta horri esker, pertsonen fluxu handia sortu da. Hala ere, online plataforma martxan jartzea webguneetako bisitak ugaritzea ekarri du.
Garmendiak on line salmenten udal-plataforman konfiantza jarri duten merkatarien ahalegina eta atxikimendua eskertu nahi du. Horretarako egingo den topaketan, zenbait merkataritza-establezimenduk egindako ahalegina aitortuko da, kasu honetan La Sevillana, Kolore Estetika eta Norttek. Zinegotziaren hitzetan, proiektua pandemiaren ondorioz azaleratu da, plataformak etorkizun baikorra eskaini nahi die negozioei.
Berrikuntzak
Plataformak hainbat berrikuntza izango dituela azaldu du zinegotziak. Esaterako, 12 euroko deskontua ezarriko da bigarren erosketan, 30 euro baino gehiagoko gastuetarako. Bestalde, 50 eta 250 euro arteko erosketa bonuak zozkatuko dira urtean zehar; Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko da eta, aurten ere, Gabonetako Azoka egingo da. Tokiko merkataritzarako prestakuntza-modulu bat gauzatuko da; plataformako nabigazioan hobekuntzak ezarriko, eta Instagramen eta Facebooken profil propioak abian jarriko.
“Saltoki gehiagok ilusioa izatea eta plataforman sartzea nahi dugu, beren produktuak merkaturatzeko abantaila dela ikus dezaten. Ziur nago tokiko merkataritzaren digitalizazioan Estatuan den proiekturik onenetako bat dela, eta, hala berretsi zuen iaz jaso genuen D+I Innovation Awards sariak”, gaineratu du Marisol Garmendiak.