Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea ireki dute

Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturren laguntzarekin XXXIII. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du eta maiatza eta ekaina bitartean egingo da. Topaketen helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da.
Zabaldu dute izena emateko epea, eta talde ez profesionaletan aritzen diren 14 eta 30 urte bitarteko gazteek izena eman dezakete martxoaren 11era arte gazteria@donostia.eus helbidera idatziz. Parte hartzeko oinarriak eta informazio osagarria webgunean daude eskuragarri.