Hainbat herritarrek kalean egingo dute lo ostegunean La Sirena ireki dezaten eskatzeko

Etxerik gabeko pertsonek gauero pairatzen duten egoera dela eta, kalean lo egiteko deia egin du Hiritarron Harrera Sareak protesta moduan. Otsailaren 9an 60 bat lagunek egin zuten lo Bulebarrean, eta 17an, Gipuzkoa plazan, 40 bat lagunek.
Udalak La Sirena aterpetxea gradu kopuru jakin batetik behera soilik irekitzea erabaki duela salatzeko egiten dute protesta, Donostiako Hiritarron Harrera Sareak aterpetxea neguan gauero irekitzeko eskatu baitu behin eta berriro. Astebururako, hilaren 26 eta 27rako, gauean 3 gradu egitea espero da eta Harrera Sareak beste behin kalean lo egitera deitu du egoera salatzeko. Gipuzkoa plazako arkupeetan egingo dute lo ostegunean, 21:00etatik aurrera.