211 positibo azken hiru egunetan Donostian
Joan den astelehenetik 211 kasu atzeman dituzte Donostian, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Astelehenean 79, asteartean 64 eta asteazkenean 68. Intzidentzia metatua 672,73koa da ostegunean. Astelehenean 868,46koa zen.
Joan den astetik aurrera, larrialdi egoera amaitzearekin batera, bertan behera gelditu dira salbuespen neurri gehienak. Jada ez da COVID pasaporterik eskatuko inon, eta edukiera eta ordutegi mugak ere bukatu dira.
Kalean maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa joan den astetik, ezta eskoletako jolastokietan ere. Maskarak soilik leku itxietan dira derrigorrezkoak.