Mozketak egingo dituzte Pasealeku Berrian, olatu handiak direla eta
Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, olatu handiak espero dira ostiralerako Donostian; horregatik, abisu horia ezarriko dute, eta egun osoan egongo da indarrean. Ondorioz, hainbat mozketa egingo dituzte Pasealeku Berrian: 00:00etatik 09:00etara ibilgailuentzat itxita egongo da, 09:00etatik 15:00etara ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxiko dute eta 15:00etatik 00:00etara soilik ibilgailuentzat egongo da itxita, berriz ere. 09:00etatik 15:00etara, era berean, itxita egongo dira Leizaola pasealekuaren eta Haizearen Orraziaren sarrerak. Bestalde, Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxita egongo den tarteetan “tentuz” ibiltzeko eskatu die udalak oinezkoei.