Joan-etorriak
Goizean jaiki eta lanera joateko, eta ondoren, etxera itzultzeko bide berdina egiten dugu egunero. Bide horretan, aldiro zeharkatzen dugun pasabidea, ataria edo arkupea ez da denontzat norabait iristeko zeharkatu beharreko puntua. Joan-etorrirako erabiltzen ditugunak, lo leku, atseden hartzeko txoko, jantoki edo orduak eta orduak geldirik egoteko espazio dira hainbatentzat, baita eguraldi kaskarrena egiten duenean ere. Leku horietatik igarotzen gara behin eta berriz, eta hor ikusten ditugu, ez baitaukate aukera askorik, edo hobe esanda, ez zaie aukera handirik ematen. Hiritarron Harrera Sareak denbora darama egoerari erantzuteko baliabideak daudela esanez — La Sirena aterpetxea esaterako— eta protestak eginez. Gure hiriko errealitatea da hau, eta gehiengoak, dirudienez, onartu egin du.