Martxoaren 1etik aurrera erabili ahalko da bizikletentzako aparkaleku estali berria
Loiolako zeharbideko aparkaleku estali berria martxoaren 1ean hasiko da zerbitzua ematen. Euskotrenen geltokiaren ondoan dagoen aparkaleku honek bizikletentzako 38 plaza ditu eta egunaren 24 orduetan eskainiko du zerbitzua. Hamalau urtetik gorakoek eman ahal izango dute alta eta hemezortzi urtetik beherakoentzat ezinbestekoa izango da alta adin nagusiko batek izapidetzea.
Erregistroa “Parking Verde” aplikazioaren bidez egin beharko da, eta abonuaren kostua euro 1 eta 6 euro bitartekoa izango da, erabileraren arabera:
- Max 6: 6 euro/hilean – Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 6 egun segidan edukitzeko aldi batekin.
- Max 3: 3 euro/hilean – Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 3 egun segidan edukitzeko aldi batekin.
- Max 1: 1 euro/egunean – Bizikleta 24 orduz aparkatzeko aukera ematen du. Aparkalekutik kendu gabe edukitzen den egunetan euro 1 ordainduko da eguneko.