Sardinarenak egin du aurten ere
2022an, azkenean, itzuli dira inauteriak Donostiara, baina itzuli diren moduan joan dira, urteroko legez, sardinaren ehorzketarekin. Ehunka laguneko desfilea Bilbo plazatik abiatu da astelehen iluntzean, Momo jainkoa eta bere segizioa buru, eta Erdialdeko kaleak zeharkatu ostean, Alderdi Ederren amaitu dute ekitaldia. Txaranga doinuek lagunduta, barre algara zein negar oihuen artean ibili dira Donostiako kaleetatik, giro ederrean.
Alderdi Ederrera iristean, Raimundo Sarriegik sardinaren ehorzketarako konposatutako balsa dantzatu dute, eta amaitu bezain laster, Momo jainkoak su eman dio sardinari. Su artifizialekin amaitu da ekitaldia. Hala ere, sardinaren ehorzketa eginda ere, inauteriak ez dira bere horretan amaitu, hainbat auzotan jarduerak egingo baitituzte datozen egunotan. Horiek amaitzean, orduan bai, 2023ra arte itxaron beharko dute Donostiako inauteri zaleek.
Jarraian, desfilean egindako irudien bilduma: