Garberako biribilgunea egokituko dute zirkulazio hazkundeari aurre egiteko
Donostiako Udalak Zubieder enpresari adjudikatu dizkio Garberako biribilgunearen inguruan bideak egokitzeko lanak. 249.786 euroko aurrekontua du, eta hamahiru asteko egikaritze epea.
Biribilgunea Garbera zeharbidean dago. Merkataritza zentroa handitu dutenez, zirkulazioa areagotzea aurreikusten dute. Hori dela eta, biribilgunearen funtzionamendua hobetzeko aldaketa batzuk egingo dituzte. Era berean, suhiltzaile parkeko ibilgailuen irteerei buruzko seinaleztapenarekin zenbait hobekuntza egingo dituzte