Emakumeen Nazioarteko Egunari eskainiko dio kontzertua Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandean
Astero bezala, Donostiako Udalaren txistulari taldeak kontzertu bat eskainiko du igande honetan ere, 12:30ean, Santa Maria Basilikan. Oraingoan, Emakumeen Nazioarteko Egunari eskainiko dio errepertorioa eta honako abestiak izango dira entzungai: Neskatzen esku dantza (Antzinako doinuak), Maitere/Prantxiska Martina (Isidro Ansorena), Emma (Max Herrmann), Lau dantza berri (Jose Ignazio Ansorena), Hiru Damatxo (Herri doinua) eta Lau Ale Berezko (Tomas Aragues).