Ertzainek bart Antiguako auzokide bat "jipoitu" zutela salatu dute
Antiguako bizilagun batzuek salatu dutenez, liskar bat gertatu zen bart auzoan, Ertzaintzaren eta zenbait gazteren artean. Azaldu dutenez, Doka Kafe Antzokia itxi ondoren, gazte talde bat taxi baten zain zegoenean, Ertzaintzaren hainbat patruila agertu ziren, eta gazteen aurka oldartu ziren.
Auzokideek salatu dute gazteetako bat atxilotu egin zutela, eta beste bati borrarekin buruan jo ziotela; diotenez, konorterik gabe erori zen lurrera, eta ospitalera eraman behar izan zuten, anbulantzian.
Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak ere gertatutakoa salatu du. Euren hitzetan, “ez dira poliziaren gehiegikeriak”, baizik eta “kapitalaren ofentsiba politikoaren zati bat”:
Bart gauean Donostiako Kafe Antzokia ixtear zegoela munizipalak agertu ziren, bertatik ateratzen ari ziren pertsonen kontra gogor oldartuz.
— Donostiako GKS (@GKS_Donostia) March 4, 2022
Berehala Ertzaintzaren sei patruila agertu eta gutxienez pertsona bat atxilotzeaz gain, borrazo batez burua ireki diote gazte bati. pic.twitter.com/wJaXJvhtw0