«Espazio berri bat aurkitzea udalaren erronka ere bada»
Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziak esan duenez, udalak eta mugimendu feministak berdintasunaren alde egiteko duten elkargunea da Emakumeen Etxea. «Etxeak emakumeentzako zerbitzuak eskaintzen ditu», eta horiek emakumeen bizitzak hobetu eta gizarte parekideagoa lortzeko helburua dutela nabarmendu du: «Emakume asko eta askotarikoen topaketarako, formaziorako, pentsamendurako eta ekintzarako sortutako gunea eskaintzen dugu».
«Azken ikasturtean hemeretzi tailer eta hamazazpi ahalduntze talde eskaini dira, eta 729 izen emate izan dira horietan». Udalak «oso positibotzat» jotzen ditu azken urteetako datuak. Erabiltzaileei dagokionez, Gipuzkoak gainerako udalerrietako erabiltzaileen ehunekoa jaisten ari dela adierazi du, eta azkeen urteetan mantendu den joera dela dio: «Ziurrenik, probintzian emakumeen etxe berriak agertu direlako».
«Adostasun batera iritsi behar dugu»
«Emakumeen etxearentzat espazio berri bat aurkitzea udalaren erronka ere bada, eta hainbat aukera eskaini zaizkio elkarteari». Lokal horiek berriak eta zabalak direla, eta elkarteak ontzat jo ez dituela dio Oiarbidek: «Bai epeengatik eta bai kokapenarengatik». «Eragile guztion artean adostasun batera iritsi behar dugu, hirian dauden aukerak eta bete behar diren irizpideak aintzat hartuz, etxe berria errealitatea bilakatu dadin», nabarmendu du.