GI-41 errepidea erabat itxiko dute hiru gauetan, Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-41 errepideko zati bat itxiko du datorren asteko hiru gauetan. Hilaren 8ko 22:00etatik 9ko 06:00etara, hilaren 9ko 22:00etatik 10eko 06:00etara eta hilaren 10eko 22:00etatik 11ko 06:00etara. Egunero, goizeko 6tatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-41 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.
Aldundiak ohiko artapen eta eguneratze lanak egiten ditu GI-41 errepideko instalazioetan. Tunel barruan daude instalazio horietako batzuk eta artapen eta eguneratze lanak egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa erabat moztea. Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-41 errepidea erabat ixtea Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean.