Donostiarrak Hondarribiako Traineru Jaitsiera irabazi du
Hondarribiako Traineru Jaitsiera egin zuten atzo, eta, gizonezkoetan, Donostiarra izan zen garaile, 21:09.60-eko denborarekin. Hondarribia etxean lehiatzen bazen ere, donostiarrek euren bolada onarekin bukatu zuten —Hondarribiak lau jardunaldi zeramatzan irabazten—. Etxekoak bigarren izan ziren, eta Donostiarrak hogei segundo baino gehiago atera zizkion.
Emakumezkoetan, Orio izan zen garaile (11:52.30), eta atzetik izan zituen Donostiako bi taldeak: Donostia Arraun Lagunak bigarren izan zen (12:12.17) eta Donostiarra hirugarren (12:29.05).