Saharako errefuxiatuentzako elikagaiak Donostiatik atera dira
Urteroko legez, Saharako errefuxiatuentzako elikagaiz betetako trailerrak Donostiatik atera dira dagoeneko. Larunbat goizean abiatu ziren Zurriolatik lau kamioiak, Alacantera bidean (Herrialde Katalanak), handik elikagaiak Saharara eramateko. Kamioiei agur esateko ekitaldian, besteak beste, bertso saio txiki bat egin dute, Sahararen aldeko elkarteak grabatutako bideo honetan ikusten denez:
Donostian, 12.101 kilo janari eta 60 konpresa kaxa jaso dituzte, hiriko hainbat merkataritza gune eta ikastetxetan. Bestalde, Dbusen azpiegiturak erabili dituzte elikagaiak biltzeko, sailkatzeko eta kamioietan kargatzeko, eta, hain zuzen ere, Dbuseko gidari batzuek eraman dituzte kamioiak Alacanteraino. Euskal Autonomia Erkidegoan 100 tona janari bildu dituzte.