276 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian ostegunetik
Azken lau egunotako koronabirus kasu positiboen datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Donostian 276 atzeman dituzte: 95 ostegunean, 84 ostiralean, 48 larunbatean eta 49 igandean. Horrela, hiriko intzidentzia metatua berdintsu mantendu da ostegunetik, nahiz eta zertxobait igo den: 508,25ekoa da orain, eta 504,41ekoa zen ostegunean.
Larrialdi egoera amaitzearekin batera, dagoeneko ez dago indarrean ia salbuespen neurririk. Kalean maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa, ezta eskoletako jolastokietan ere. Maskarak soilik leku itxietan dira derrigorrezkoak.