Añorgako presoen eta iheslarien aldeko pilota jaialdia egingo dute
Añorgan auzoko preso eta iheslarien aldeko elkartasunezko pilota jaialdia antolatu dute ostiralerako, hilaren 11rako. Pilotari hauek arituko dira jaialdian: Baiko enpresako pilotari ohi Oinatz Bengoetxeak Antiguako Mikel Arangurenekin osatuko du bikotea, Añorgako Iker Urmenetak eta Baikoko pilotari ohi Jon Erasunek osatutako bikotearen aurka lehiatzeko.
Jaialdia Añorgako frontoian egingo dute, 19:30ean. Sarrerak Jolas Etxean eskuratu daitezke, 10 euroren truk.