Estudiantes en Lucha taldeak "feminismoari eraso zuzena" egin diola salatu du Ernaik
Ernai gazte antolakundeak salatu duenez, Estudiantes en Lucha taldeak “feminismoari eraso zuzena” egiten dioten pankartak jarri ditu Ibaetako campusean. Pankartetan honako mezua irakur daiteke: Klase borrokak emantzipatzen du, feminismoak ez. “Ez dugu onartuko ustez ezkertiarrak diren sektore espainiarren erasorik, iraultza feminista izango da edo ez da izango”, salatu du Ernaik.
Gaur ibaetako kanpusean feminismoari eraso zuzena eginez Estudiantes en Lucha ikasle antolakundearen pankarta hauek agertu dira⬇️
— Ernai IbaetaUni (@ibaetauni) March 7, 2022
Ez dugu onartuko ustez ezkertiarrak diren sektore espainolen erasorik, iraultza feminista izango da edo ez da izango. (1/3) pic.twitter.com/ssMK7QFbDp
Era berean, gogorarazi dute feminismoak ez duela soilik “sexu-genero afera” tratatzen, baizik eta “botere harremanen gaineko teoriak” tratatzen dituela. “Ez dugu gizon zuri zisheteroen iraultzarik behar. Herri langile osoa batzeko gai den eta herri langile osoak aldi berean bizi dituen askotariko zapalkuntzei erantzuteko iraultzak behar ditugu”, gaineratu dute. Horregatik guztiagatik, bihar, martxoaren 8an, neska* ikasleen deialdiekin bat egitera deitu dituzte ikasleak:
Ez dugu gizon zuri zisheteroen iraultzarik behar. Herri langile osoa batzeko gai den eta herri langile osoak aldi berean bizi dituen zapalkuntza anitzei erantzuteko iraultzak behar ditugu.
— Ernai IbaetaUni (@ibaetauni) March 7, 2022
Feminismoak egingo gaitu aske
Batu neska* ikasleon deialdietara!?⚒️ pic.twitter.com/ttCtPj6Vjg