Miramar jauregia berrituko dute ekitaldi gehiago egin ahal izateko
Kursaal Elkarguneak kudeatzen du Miramar jauregia, 2020ko irailetik. Ordutik, kultur jarduera, kongresu eta bestelako ekitaldi gehiago egiteko konpromisoa hartu zuten. Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratu duenez, Kursaal Elkarguneak bi milioi euro inbertituko ditu jauregia egokitzeko.
Kursaaleko Iker Goikoetxea zuzendariak aurreratu duenez, urtean zehar idatziko dute eraikina berritzeko proiektua. Besteak beste, sotoa eta kalearen mailako solairua berrituko dituzte ekitaldi gehiago egin ahal izateko. Horrekin batera, Udako Ikastaroen, Eusko Ikaskuntzaren eta GIT Manufacturing-en egoitzak bigarren solairuan kokatuko dituzte.
Kursaalean ere berrikuntzak egingo dituzte. Esaterako, areto nagusiko butaken sei lerro aldatuko dituzte. Era berean, eremuaren musika sistema berritu, plaka fotovoltaikoak jarrik eta jatetxearen sukaldea aldatuko dute.