Egia parkeko bide hondatua konponduko dute
Donostiako Udalak Egia parkeko bide hondatu bat konpontzeko kontratua adjudikatu dio Urdinberri eta Viuda de Sainz enpresen aldi baterako elkarteari. Bi hilabeteko epea izango dute lanak egiteko, eta aurrekontua 96.241 eurokoa da.
Egiako parkearen sarreratik goiko aldera doan bideko zati batek denbora darama hondoratuta. Pitzadurak eta arrakalak ditu, eta horrek irristatzeko arriskua sortzen du. Hori dela eta, bidearen zatia egonkortuko dute. Mikropilotezko pantaila bat egingo dute bidearen ertzean, eragindako zorua ordezkatu eta duen ubidea aldatuko dute.