Ikustoki etxea eraisten hasi direla salatu du Ancorak
Mirakontxako Ikustoki etxea eraisten hasi dira, luxuzko lau etxebizitza egiteko. Ondarearen babeserako Ancora elkarteak eman du eraisketaren berri sare sozialetan, baita eraisketa salatu ere: “Lorategidun txaleten profil tradizionala desagertzen ari da, eta badiara begira dauden bloke kubiko handiegiak eraikitzen ari gara, orban berdea izugarri murrizten den bitartean, hormigoiaren mesedetan”.
Ancorak etxea ez eraisteko eskatu zuen, baina ez zegoenez EHOBPB-n, hiriko ondarea babestea helburu duen planean sartuta, ez zuen lortu, eta, Ancoraren arabera, udalak bertan luxuzko etxebizitzak egiteko proiektua onartu zuen. Eraikina 1958koa da, eta Luis Jesus de Arizmendik diseinatu zuen.