Udalak plaka bat jarriko du Francisco Javier Gomez Elosegiren omenez
Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean, hilaren 12an, Francisco Javier Gomez Elosegiren omenez. ETAk hil zuen 1997an, 37 urte zituela, lanera joateko bere etxetik atera zenean. Martuteneko kartzelako psikologo funtzionarioa zen.
Ekitaldia 12:00etan izango da Groseko Bermingham kaleko 37. zenbakiaren inguruan, eta plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin antzera, omenaldi xumea egingo da. Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal taldeetako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian.
Plaka honekin 21 izango dira udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko egitasmoaren barruan jartzen dituen plakak.