Udalak babesa adierazi dio Ukrainako herriari
Errusia Ukrainan egiten ari den inbasioaren aurrean, Donostiako Udalak Ukrainako herriaren aldeko elkarretaratzea egin du Alderdi Ederren. Bost minutuko elkarretaratze isila izan da, ukrainarrei babesa adierazteko.
Eneko Goia alkatea, udal talde guztietako ordezkariak, hiriko zenbait elkarte eta erakundetako ordezkariak eta hainbat herritar izan dira elkarretaratzean.