Apur bat igo da intzidentzia metatua Donostian azken egunotan: 508tik 542ra
Azken lau egunotako koronabirus kasu positiboen datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Donostian 183 atzeman dituzte: astelehenean 84, asteartean 89 eta ostegunean 100. Horrela, hiriko intzidentzia zertxobait igo da astelehenetik: 542,24ekoa da orain, eta 508,25ekoa zen ostegunean.
Larrialdi egoera amaitzearekin batera, dagoeneko ez dago indarrean ia salbuespen neurririk. Kalean maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa, ezta eskoletako jolastokietan ere. Maskarak soilik leku itxietan dira derrigorrezkoak.