Donostiako Udala Uliako aterpetxeko taberna publikoarentzat ixtea pentsatzen ari da
Ulia bisitatzen dutenek ez dute bertako aterpetxeko tabernan zerbait hartzeko aukerarik izango uda honetan, Donostiako Udala taberna hori aterpetxean lo egiten dutenentzat bakarrik zabaltzea pentsatzen ari baita, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi duenez.
Ostalaritza-gunearen esleipendunarekin sinatutako kontratua 2020an amaitzen zen, baina pandemia egoeragatik itxita egon behar izan duen denboragatik, udalak kontratua aldi baterako luzatzea erabaki du. Hala ere, ekainaren 30ean amaituko da aldiaren luzapena.
Orain arte hartutako erabakia aldatzen ez bada, aterpetxea jendearentzako tabernarik gabe geratuko da uztailaren 1etik aurrera, eta bazkari-zerbitzua soilik egongo da bertan ostatu hartutakoentzat.