Korrikarako egin dituzten garagardoak dastatuko dituzte Arrano elkartean
Martxoaren 17an eta 18an saio berezi bana egingo dute Parte Zaharrean, Arrano elkartean. Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, garagardo dastaketa bat egingo dute. Izan ere, Boga eta Saltus etxeek garagardo berezi batzuk egin dituzte aurtengo Korrikarako: Hitz eta Ekin. Bata Bogak sortu du bestea Saltusek, eta produktu hauek probatuko dituzte parte hartzaileek. Izena eman behar da donostia@aek.eus helbidean, eta 10 euro balio du dastaketa saioetarako izen emateak.