Añorgako estreinako duatloia, iruditan
Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak Añorgako lehendabiziko duatloia egin zuen atzo. Klubaren mendeurrenarekin bat egin zuen, eta 80 kirolari inguruk parte hartu zuten. Añorgako futbol zelaia izan zen probaren topagunea, eta partaideek 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika egin behar zituzten.
Emakumezkoen kategorian, Olatz Marquet (Donostiako Atletiko) izan zen azkarrena, Libre Lafuente (Donostiako Atletiko) bigarren eta Olaia Jaurego (Añorga KKE) hirugarren. Taldeka, berriz, Añorgako kluba izan zen onena. Gizonezkoetan, berriz, Gonzalo Fuentes (Alusigma Peñota Dental Triathlon) izan zen bizkorrena, Aitor Regillaga (Amandarri) bigarren eta Jon Trigueros (Yepa) hirugarren. Mutiletan ere, Añorga KKE izan zen talde onena.
Hona hemen Añorgako duatloiaren argazki bilduma, Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik: