Elsa Garnier eta Iago Navarro garaile VII. Comas Auditores eskrima txapelketan
Asteburu honetan Fortuna K.E.-k antolatutako VII. Comas Auditores Eskrima txapelketa jokatu da Pio Baroja kiroldegian. Txapelketako parte-hartze errekorra lortu zen, izan ere, 100 eskrimalari baino gehiago etorri baitziren Araba, Bizkaia, Madril, Bartzelona eta Frantziatik, besteak beste.
Emakumezko ezpatan Elsa Garnier (Merignac) izan zen irabazlea, finalean Maria Ascassori (Club de Esgrima Gasteiz) irabazi ostean. Podiuma Estibaliz Dominguezek (Club de Esgrima Gasteiz) eta Ana Vicentek (Fortuna K.E.) osatu zuten.
Gizonezko ezpatan Iago Navarro (Club Navarro de Esgrima) atera zen irabazle, finalean Maxime Bellay-ri (Pau) irabazi ondoren. Podiuma Asier Martin (CEGA) eta Sergio More-k (Sala de Armas Montjuic de Barcelona) osatu zuten.