Korrika Kulturalarekin lotutako hainbat jarduera egingo dituzte asteburuan San Martin auzoan
Korrikaren aurreko edizio bateko irudia, Donostian. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Martxoaren 18tik 20ra, Korrika Kulturalarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu dituzte San Martin auzoan. Ostiralean, martxoaren 18an, 12:00etatik 14:00etara sagardo dastaketa egin ahal izango da auzoko taberna hauetan: Ciaboga, Lobo, Sebastopol, Ondartza, Ostarte eta Pello-n. Arratsaldean, 19:00etan, Sagarretik Urrea hitzaldia eta sagardo dastaketa eskainiko dituzte Sukaldean jatetxean (San Martin kalea, 45).
Larunbatean, 12:00etan, Eskola dantza taldeak emanaldia eskainiko du auzoko kaleetan zehar eta honako ibilbidea egingo du: Manterola kalea, Blas de Lezo kalea, Londres Hotela, Kontxako erlojuak eta Campoamor plaza.
Asteburua borobiltzeko, igandean Zurartean elkarteko txalpartarien ikuskizunaz gozatu ahal izango da Kontxako erlojuetan, arratsaldeko 17:00etan.
