Ramon Labaien plazako urmaeleko landaredia kendu eta ahateen habia suntsitu dutela salatu dute
Eguzki Erakunde Ekologistak eta Parkea Bizirikek salatu dutenez, udaleko lorezaintza zerbitzuek, “inolako beharrik gabe”, Santa Katalina plazatxoko urmaelean esku hartze bat egin dute, han urtero habia egiten zuten ahateen habia suntsituz. Salatu dutenez, urmaeleko landaredia kendu dute lehenengo, eta erdiko urkia kimatu dute ondoren, baita habian zeuden arrautzak bazter batean utzi ere, urmaeletik kanpo. Salatzaileen arabera, herritar batzuek lorezaintza zerbitzukoei errieta ere egin diete. Martxoaren amaierarako aurreikusten zen arrautzak irekitzea eta txitak jaiotzea.
Eguzkiren arabera, “urte gutxitan” han landatu duten laugarren urkia da gaur “mutilatu, eta ez kimatu” dutena, esku hartze horrekin zuhaitza hiltzen utzita. “Planifikatutako esku hartze honek lan behar ez den lan gehiago sortzen du, baita gastu gehiago ere”, gaineratu dute ekologistek. Era berean, orain Santa Katalina plazatxoko ahateekin egin dutena Santa Klara uharteko hegaztiekin aspaldi egiten ari direla salatu du Eguzkik, eta udalaren jarduteko moduan aldaketa bat “premiazkoa” dela aldarrikatu dute.
Es el cuarto abedul que plantan ahí en pocos años. La estrategia consiste en plantar un abedul sano y esbelto para poco después someterle a una mutilación (no poda) descomunal y así, generarle una muerte lenta y segura. Esta premeditada intervención genera un trabajo extra… pic.twitter.com/vTonRRsX80
— Eguzki (@EguzkiEH) March 14, 2022