Surf ikastaroak eskainiko dituzte Zurriolan apirilaren 9an, Korrika Kulturalaren harira
Apirilaren 9an, Korrikaren amaiera egunaren bezperan, Zurriola hondartzan surf ikastaroak eskainiko ditu Groseko Indarra surf eskolak. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera izango da eta jarraian, askari musikatua egingo dute.
Informazio gehiago 633514634 zenbakira deituta eskuratu daiteke, eta izen-ematea ere horra deituta egin behar da apirilaren 9a baino lehen. Lekuak mugatuak izango dira.